60 eta 200 metrotan marka berriak jarri ditu Furundarenak. Ainhoa Argandoñak brontzezko bi domina eskuratu zituen proba beretan
Urretxuko Lurra dantza taldeko kideek Euskal Herriko inauteri ezberdinak baserriz baserri eramaten dituzte urtero. Mozorroturik, dantza saioa egin eta janaria eskatzen dute. Aurten Berriozarko Txolin dantza egingo dute, bihar. Tolosan bakarrik ez, Goierrin ere ospatzen dira inauteriak. Herri gehienetan bihar mozorrotuko dira haur eta helduak. Urretxun esaterako, Lurra dantza taldeak dagoeneko 25 urte daramatza inauterietan herria girotzen. 1990ean hasi ziren mozorroa soinean jantzi eta Euskal Herrko inauteri ezberdinak jendeari erakusten. Hasierako urteetan asteartez ospatzen zuen inauteria Lurrak. 1995ean, berriz, larunbatez mozorrotzen hasi ziren. Goizean baserriz baserri joaten ziren, arin arina eta fandangoa dantzatu, koplak abestu eta janari eske. Bildutako janarekin bazkaria egiten zuten eguerdian, eta arratsaldez Urretxuko kaleetan egiten zituzten inauterietako dantzak, mozorrotuta. «Urte batzuk pasa genituen horrela, baina konturatu ginen larunbat arratsaldez herriko beste talde batzuek ere egiten zituztela ekitaldiak», adierazi du Oier Perez taldeko kideak. Hala, 2002az geroztik goizean goizetik mozorrotzen dira, eta herrian dantza egin beharrean, baserriz baserri eramaten dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetako inauteriak. Santa Barbara inguruko baserrietan egiten dute erronda, 09:00etan hasi eta eguerdi aldera arte. Dirurik ez dute eskatzen, jana baino ez. «Batzuek arrautzak ematen dizkigute, besteek ogia… bakoitzak ahal duena». Baserri batzuetan, gainera, hamaiketakoa ere ematen dietela azaldu du Perezek. Oinez ibiltzen dira [...]
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologikoen eta herritarren kolektiboa da EHKOlektiboa. Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi izan dizkiete, zigilu berri bat sortuz, bereizteko. Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa da EHKOlektiboa. Euskal Herriko bio laborariak eta herritarrak dira elkarteko kideak, eta laborantza bio-ekologikoa, bertakoa, etxaldekoa eta herrikoa bultzatzen dute. Kolektiboki identifikatuak izan nahi dute, herritarrek ezagutu, eta merkatu handien dinamiketatik positiboki desberdintzeko. Agroekologiaren kontzeptu zabala definitu eta lurraldea kontuan izanik, agroekologia garatu nahi dute, lurralde ezberdinetako harremanak sustatzearekin batera. Goierritar batzuk ere badaude kolektiboaren barruan; tartean da Aitor Aranburu olaberritarra. Agroekologia «Ekologikoaren araudiari ikuspegi sozioekonomikoa eta kulturala gehitu nahi genion: bertakotasuna, tamaina, lan baldintzak… Horregatik barne araudi bat egin dugu. Esaterako, ganadua duenak, janak etxekoa izan behar du nagusiki, baina erosten dena ere (pentsua adibidez.) Euskal Herrikoa izan behar da portzentai batean. Salmentak ere gertukoa izan behar du, bertako arraza eta landare barietateak erabiltzea bultzatzen da, ingurumen neurriak, langilerik badugu euren baldintza sozialak… Eta araudi ekologikoa betetzea», dio Aranburuk. Aurten, gizarteratzea eta bazkide berriak egitea dute helburu, orain arteko sailkako bilerak eginez. Baserritarrez gain, bestelako herritarrak ere izan daitezke kide. Kolektibo horretako kideen produktuek, ekoiztu den baserriaren izena eta irudikoaren tankerako logoa izango dute.
«Mundura atera, gure mugak apurtu, diskriminazio kontzeptuarekin amaitu eta gazteen ikuspegia aldatu; beste herrialde batzuetako gizartea eta kultura ezagutzen da, dauden ezberdintasunak eta berdintasunak, eta Europar tolerantzia lantzen da. Aniztasuna lantzeko eta garatzeko oso programa aberatsa da Erasmus+». Halaxe zehaztu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Erasmus+ programaren ardura duen Kaebnai elkarteko Alvaro Pelayok. Europar Batasunak programa honetan bildu ditu orain arteko zazpi mugikortasun programa, eta Kaebnai elkartea arduratzen da programa horiei buruzko informazio emateaz. Besteak beste, hitzaldien bidez egiten dute hori, bihar Beasainen (Igartzako jauregian) egingo duten bezala. Egun osoko jardunaldia izango da, bi txanda izango dituena: goizekoa eta arratsaldekoa. Goizeko saioa informatiboa izango da, gazteei eta euren gurasoei zuzenduta, eta arratsaldekoan proiektu ezberdinen inguruko azalpenak emango dituzte. Goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta gazteek eskura dituzten ekintzen eta aukeren berri emango dute. Ordu eta erdiko saioa izango da eta atsedenaren ondoren Europar Bolondres Zerbitzua eta Gazte Trukaketak azalduko dituzte, 13:00etan. Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da eta Erasmus+ programaren aurkezpen orokorraren ondoren proiektuen sorkuntzan sakonduko dute ordu betez (16:30ean hasita). Jardunaldiaren amaierarako gorde dute parte hartze gehien sortu dezakeen zatia. Izan ere, 18:00etan hasi eta ordu betez, proiektu praktikoen inguruan hitz egingo dute. «Ideia edo proiektu bat garatu ahal izateko [...]
Amaia Aizpuruak Orkli kooperatiban egiten du lan kalitateko eta prozesuko arduradun moduan, eta denbora librean Korosti Dantza Taldeko zuzentzeaz ere arduratzen da. Zaletasun bat? Dantza. Dantza bat? Fandangoa. Dantzarako plaza bat edo emanaldi bat? Korostiren gabonetako jaialdia. Legazpiko inauteriak zerk egiten ditu berezi? Ostiraletik igandera arte inauteri giroa dagoela, ostiralean, larunbatean eta igandean ekintzak baitaude. Bidaia bat? Ruta Quetzalekin 1996an Boliviara egin nuen bidaia. Abesti bat? La Mision. Liburu bat? Los Pilares de la Tierra. Janari bat? Patata tortilla. Amets bat? Patagonia bisitatzea. Gorroto duzuna? Desordena. Goierriko txoko bat? Txindoki. Legazpin biziko ez bazina? Oñatin. Herriko alkate bazina? Denen alkatea izaten saiatuko nintzateke, denen iritziak entzunez eta herriagatik lan eginez, politika alde batera utziz.
Antzezlan bat egin dute Zubimuzu plazan, tortura kasuak eta "torturatzaileen inpunitatea salatzeko"
Desfasea urtez urte murriztu da, harik eta aurten likidazioa aurrekontua baino 4,1 milioi handiagoa izan den arte.
Beasaingo eta Goierriko enpresei Igartza Monumentu Multzoa erabiltzeko aukera emango diete
Bathco taldeak hiru jokalari gutxiago izango ditu, selekziorekin ari direlako
Aurora Iturriozek (Ordizia, 1978) Urola Garaia Mankomunitateko Berdintasun teknikari izateari utzi berri dio. Hiru urte eta erdiko ibilbide oparoa egin du Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako mankomunitateko berdintasun teknikari lanetan Uggasa garapen agentziaren baitan. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundira doa arlo berean lanean jarraitzea. Etxetik hurbilago egongo den arren, penaz utzi du Goierri garaia. Nolakoa da orain hiru urte baino gehiago Goierri garaian, berdintasunaren esparruan, aurkitu zenuenaren argazkia? Orduantxe lortu berri zuten Jabekuntza Eskolaren egoitza erabiltzeko baimena, Zumarragan. Beldur Barik programarekin lanean hasita zeuden. Indarkeriaren kontrako protokoloa eginda zegoen baina martxan jarri gabe… Oinarriak jarrita zeuden arren, guztia abiarazteko tenorean iritsi nintzen berdintasun teknikari lanpostura. Aurretik emandako lorratzei segida eman zenieten, horrenbestez? Bai, hori da. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren lanketa prozesu baten barruan kokatu behar da. Aurretik, Laura Gomez bailarako berdintasun teknikari izandakoak jarritako oinarrietatik abiatu genuen oinarri horiek edukiz betetzeko bidea. Administrazioa eta gizarte zibila lotu dituzue. Berdintasun politikena arlorik gazteena da administrazio publikoan eta asko dago oraindik egiteko, baina, gaur-gaurkoz, Goierri garaia erreferente da Gipuzkoan berdintasunaren alorrean. Esate baterako, elkar trukerako espazioak sortu ditugu Jabekuntza Eskolan. Finean, emakumezkoen eskaera bati erantzun diogu eta berdintasun prozesuei ekin diete, jabetze prozesuei ere bai. Zer eman dizu urte hauetan Goierri garaian [...]
Segurako Udalak, martxoaren 1ean egingo den 26. Lilatoia egiteko asmoa duten emakumeak batu ditu, batez ere, elkarren berri izan dezaten. Horretarako, urtarrilaren 21erako bilera bat deitu zuten, Aurten bai Lilatoia! Nahi baden posible den! lemapean. «Beste urte batzuetan, Lilatoian segurarrekin elkartu eta sorpresa hartu dugu, ez genekielako beste inor herritik joatekoa zenik. Gure asmoa, herriko parte hartzaileek elkarren berri izan eta udalaren aldetik baliabideak eskaintzea da. Hortik aurrerakoa, taldeak erabakiko du», dio Estibalitz Ripa udal teknikariak. Bilerara dozena erdi lagun azaldu ziren, baina guztira 25 lagun inguru behintzat joatekoak direla ikusi zuten. 25 inguru, Seguratik Horregatik, udalak autobusa jartzeko aukera egon daitekeela, eta partehartzaileek hala nahiko balute, udalak autobusa jartzeko laguntzak eman ditzakeela azaldu zuten. Lilatoirako entrenamenduak egoki egiteko gida non aurki daitekeen, aplikazioen berri eta beste informazio baliagarri batzuk ere eman zituzten bileran. Udalak Whatsapp talde bat sortu du, bilerara joan zirenekin eta Lilatoira joateko asmoa duen edonor sar daiteke bertan. Honi, nahi dioten erabilera emango diote taldekideek: korrika egiteko hitzorduak egiteko, Lilatoiko poltsak jasotzeko gelditzeko, argazkia ateratzeko… Horrez gain, udala, taldearen proposamenak jasotzeko prest dago. Segurako Udalaren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Planean zehaztutako puntu baten harira jarri dute martxan egitasmoa. Segurako Berdintasun Plan hori EAEko Emakumeen eta [...]
Norteko Ferrokarrilaren Gipuzkoako zatiaren lanei 1858. urtean ekin zieten eta trenbideekin lotutako Gipuzkoako argazki zaharrena da Zumarragan 1863. urtean ateratakoa. Donostia eta Beasain arteko zatia nahiko erraz egin bazuten ere, zailtasun handienak Beasaindik aurrera sortu ziren. Ondorengo 40 kilometroetan ingeniaritza lan pisutsuak egin zituzten, hala nola, Ormaiztegiko bidezubia edo Oazurzako tunela Aizkorri azpitik. Gipuzkoa barruko orografia malkartsua zulatzeko zein lotzeko pikotxak, palak eta bolbora baino ez zuten garai hartan. Lanen zailtasunak eraikuntza konpainia txikien porrota eragin, eta Norteko Konpainiak Gouin et Cie enpresaren esku utzi zuen lanen amaiera. Hain zuzen, Zumarragako zatia eraikitzen hasi zirenean egin zuten aldaketa. Goiko argazkia 1863. urte inguruan aterata dago, bertan egun Trintxera dagoen eremua ikus daiteke. Trenari lotutako Gipuzkoako argazki zaharrena dela dio Juanjo Olaizola Azpeitiko (Gipuzkoa) Trenbidearen Museoko zuzendariak. Lurrun-lokomotora Argazkian burdinbidearen eraikuntza lanak ikus daitezke. Lurrun-lokomotora bat agertzen da; gisa horretako lokomotorak zama trenak arrastatzeko erabili ohi zituzten. Langileak, bien bitartean, Eitzagako tunela eta Zumarragako geltokia lotuko zituen trintxeraren eraikuntza amaitzen ari dira. Norteko Ferrokarrilaren Irun-Madril lerroa Donostian inauguratu zuten 1864. urtean. Proiektua zabalagoa zen, izan ere, Madril-Paris lerroaren zatia zen.
Legealdi honetako balorazioa egin du udaleko gobernu taldeak