Ampo Ordiziak ez du garaipenik ekarri Santanderretik
Markagailuan aurre hartuz eman zion hasiera Ampo Ordiziak partidari atzo Hanno Kitshoffen entseguari esker. Hala ere, ezin izan zuten goierritarrek garaipena eskuratu Bathco Independieteren aurkakoan. Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatu zuten Santanderreko San Romanen, 15-5 irabazi zuten etxekoek.
Etxekoek zigor kolpearekin berehala txikitu zuten Ampok irekitako tartea; eta transformatu gabeko entseguarekin 8 eta 5ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatiko zazpigarren minutuan jokaldi erabakiorra iritsi zen, transformaturiko entseguarekin markagailuan nagusi egin zen Bathco.
“Baldintza metereologikoengatik edo zelaiaren dimentsioengatik zaila zen partida”, diote klubetik, baina 67. minutuan Mikel Garcia ordezkatu zuen Jaun Perezen kanporatzeak gutxitu zituen aukerak.