550 euro jaso dituzte Ordiziako ikasleek Caritas elkartearentzat
Abenduaren 24ean Gabon egunez kalez kale kantu eskean bildutako dirua batu eta Caritas elkarteari eman diote Ordiziako Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako ikasleek. Gaur egin dute dirua emateko hitzordua Barrenan ikasleek eta Caritaseko ordezkariek; 550 euro eman dizkiete. Guztira 26.000 euro jaso dituzte aurten Ordizia Caritasekoek, gehien behar dutenen artean banatzeko. «Herri oso solidarioa» dela nabarmendu dute. Era berean, euren bulegoa ostegunero irekita izaten dutela nabarmendu dute; janaria eta arropa ere banatzen dute.