Aitor Gonzalez laugarrena izan zen atzoko etapan, eta Mikel Elorza tarteko helmugetako garaile
Iaz osatu zuten Ampo – Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldea, eta asteburuan egin du errepideko debuta, Essor Basque lasterketan. Taldea gustura agertu da lortutako emaitzekin, talde lehiakorrena izendatu baitute. Atzo izan zuten lasterketako azken etapa, Larzabaletik (Nafarroa Beherea) Donapaleura (Nafarroa Beherea), eta
Aitor Gonzalez taldekideak laugarren postua lortu zuen 3.08.15 denborarekin.
Mikel Elorza, berriz, tarteko helmugetako garaile izendatu zuten atzokoan.
Sailkapen osoa.
Asteburuan ere emaitza onak lortu zituen taldeak.
Larunbateko etapan, esaterako, hamargarren postua lortu zuen Peio Goikoetxeak, Bokaletik (Lapurdi) Tarnoserako (Frantzia) etapan.