Bi emanaldi eskainiko ditu aurten Oin Arin dantza taldeak Areria antzokian
Urteko dantza ikuskizunarekin harik eta lazkaotar gehienek goza dezaten, bi emanaldi eskainiko dituzte aurten Oin Arin dantza taldeko dantzari guztiek. Lehena etzi izango da Areria kultur gunean, 18:00etan. Bi emanaldiak berdin-berdinak izango direla, ...
Aurreko urteetan Areriako toki muga dela eta, ikusle guztiak hartzeko izan dituzten arazoak tarteko, aurtengoan bi emanaldi egitea erabaki dute Oin Arinekoek. Ez dute aurtengo dantza emanaldiaren gaia zein den aurreratu. Orain hiru urte plazako arbolak zenbait pasadizo kontatu zizkien, duela bi, bere sustraien bila Euskal Herrira iritsitako gazte irlandarraren bisitan oinarritu zen ikuskizuna eta, iaz, telebista saio batean parte hartu zuten.
Etzi eta otsailaren 27an ere Areriako leihatila 17:30ean irekiko dute 40 bat sarrera gehiago banatzeko. Gehienez bi sarrera hartu ahal izango dira ikusle bakoitzeko eta iriste ordena errespetatuko dutela adierazi dute.













