Iazko sari banaketa ekitaldiko unea. Argazkia: Ane Arrieta.
Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak idazlan lehiaketa antolatu du; aurten, hogeita batgarrenez. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea. Adinez nagusi diren guztiei zuzendutako lehiaketa da. Gaia, berriz, erabat librea da eta 5-10 orri bitarteko luzera izan beharko dute lanek. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke lanak. Apirilaren 14 arte jasoko dituzte idazlanak. Ondoren, ekainean ebatziko du literatur adituz osatutako epaimahaiak.
Bi sari nagusi banatuko dira, bata euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazkoari; 600 euroko saria izango da. Lehen bi saritu horien artean emakumerik izango ez bada, emakumeren batek idatzitako lanik onenari 200 euroko accesit bat emango zaio. Sari berezia ere izango da, Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean ere onena aukeratuko dute; kasu honetan, 150 euroko saria jasoko du.
Bazkarirako izen-ematea
Martxoak 8an ospatuko den emakumeen egunari begira, bazkaria antolatu du Kimetz Elkarteak. Martxoaren 14an egingo dute, Salbatoreh jatetxean, Beasainen. Izena emateko epea martxoaren 11 arte irekita egongo da. Irteera ordua eguerdiko 13:45ean jarri dute zuhaiztitik, eta bakoitzarena 37 euro kostatuko da, bazkaria, musika eta garrioa barne.