Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goierriko emakume musikariekin lehiaketa egingo du Beasaingo Udal Euskaltegiak

Beasain
Kultura
2015/02/20
Eskeine Legorburu
Ttakun ttakunBeasaingo Udal Euskaltegiak lehiaketa berezia egingo du datozen egunetan. Martxoak 8a aitzakia hartuta antolatu du, «Emakumeen Nazioarteko Egunari ekarpen xumea» egiteko asmoz. Goierriko emakume musikari ezberdinen inguruko pistak eman, eta nor diren asmatu beharko da. Asteartean, otsailak 24, hasiko dira lehen pertsonaia ezkutuaren inguruko pistak ematen. Eta ordutik martxoaren 3ra bitartean egunero emakume musikari baten inguruko pistak emango dituzte. Mari Paz Martin udal euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez, «pertsonaia bakoitzaren inguruan hiru pista» emango dituzte. Pertsonaia denak goierritarrak izango dira. Sei pertsonaia ezkutu Asteartean emango dituzte lehen emakumearen inguruko hiru pista, euskaltegiak duen blogean, facebookean eta Beasaingo Udalaren webgunean. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, hiru pistak kontuan hartuta egunero erantzun bat eman beharko dute. Erantzunak euskaltegira bertara, emailez, facebook bidez edo blogean utzi daitezke. Sari banaketa martxoaren 5ean egingo dute, euskaltegian bertan, izenak ondo asmatu dituzten guztien artean. Bi sari banatuko dituzte, bat euskaltegiko ikasleen artean eta bestea lehiaketan parte hartu duten herritarren artean. Laugarren lehiaketa Goierriko, Euskal Herriko eta atzerriko emakumeek jorratutako bidea hobeto ezagutzeko helburuarekin hasi ziren udal euskaltegian lehiaketa hau antolatzen. 2012an egin zuten lehena, eta orduan emakume zientzialariak izan ziren pertsonaiak, tartean Itxaro Perez herritarra. Literatura eta kirola jorratu dituzte azken urteetan, eta aurten musikariak aukeratu dituzte. «Goierrin emakume musikari asko daude, eta aurten pertsonaia ezkutu denak eskualdekoak izango dira». Aurten Ttakun-ttakun! izena eman diote lehiaketari. Helburua «emakumeen ekarpena eta ahalegina ikusaraztea» da, eta bide batez euskaltegiko ikasleen eta herritarren artean harremana sortzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut