«Martxoan Bertsoak herritarren inplikazioa lortu du hasieratik»
Gaizka Ormazabal du izena baina gehienek Pitillo izenarekin ezagutzen dute Urretxun eta Zumarragan. Martxoan Bertsoan zikloa gaur hasi da, eta Ormazabalen Motz tabernak kanporaketa bat hartuko du urtero bezala. Kantatu ere egingo du taula gainean. Zaletasun bat? Musika. Bertsolari bat? Unai Iturriaga. Bertso doinu bat? Habanera. Martxoan Bertsoak zer du berezitik? Herritarren inplikazioa lortu du hasieratik, taula gainera igota kantuan zein entzule gisa. Abesti bat? Erramun Martikorenaren Mintzo zen Pettiren bertsioan. Liburu bat? Orain irakurtzen ari naizena: La casta vasca, Ahoztar Zelaietarena. Janari bat? Arrautzak patata frijituekin. Amets bat? Kartzelan dauden lagun guztiak kalean ikustea. Gorroto duzuna? Txutxu-mutxuak. Goierriko txoko bat? Izazpiko gaina. Herriko alkate bazina? Kontzertu elektrikoak egiteko gune bat sortuko nuke, Kafe antzoki bat? Egun ez dago Urretxun ezta Zumarragan ere.
Gaizka Ormazabal du izena baina gehienek Pitillo izenarekin ezagutzen dute Urretxun eta Zumarragan. Martxoan Bertsoan zikloa gaur hasi da, eta Ormazabalen Motz tabernak kanporaketa bat hartuko du urtero bezala. Kantatu ere egingo du taula gainean.
Zaletasun bat?
Musika.
Bertsolari bat?
Unai Iturriaga.
Bertso doinu bat?
Habanera.
Martxoan Bertsoak zer du berezitik?
Herritarren inplikazioa lortu du hasieratik, taula gainera igota kantuan zein entzule gisa.
Abesti bat?
Erramun Martikorenaren Mintzo zen Pettiren bertsioan.
Liburu bat?
Orain irakurtzen ari naizena: La casta vasca, Ahoztar Zelaietarena.
Janari bat?
Arrautzak patata frijituekin.
Amets bat?
Kartzelan dauden lagun guztiak kalean ikustea.
Gorroto duzuna?
Txutxu-mutxuak.
Goierriko txoko bat?
Izazpiko gaina.
Herriko alkate bazina?
Kontzertu elektrikoak egiteko gune bat sortuko nuke, Kafe antzoki bat? Egun ez dago Urretxun ezta Zumarragan ere.