Napoleon Goierrin larri
1808an, Napoleon Bonaparte enperadore frantziarrak Goierri zeharkatu zuen, matxinatu zitzaizkion Espainiako lurrak menderatzera zihoala. Zumarragan ezpata-dantza egin zioten, pasaeran. Hura hiltzeko saiakera bat ere izan zen. Duela berrehun urte, Europako eta seguru asko munduko pertsonaia ospetsuena Goierrin izan zen. Napoleon Bonaparte enperadore frantziarra eskualdetik igaro zen, 1808ko azaroaren 5ean. Kontatzen denez, gainera, ia-ia bertan gelditu zen. Urte hartan Espainiako gobernua eta Iberiar penintsulako lurraldea Frantziar inperioari atxiki zizkion Napoleonek, bere anaia Jose estatuburu jarrita. Hainbat matxinada izan ziren, eta egoera kontrolatzera joan behar izan zuen, ordea. Baionara azaroaren 3an iritsi zen Paristik, eta Bidasoa ibaia biharamunean gurutzatu zuen, Tolosara (Gipuzkoa) arratsaldeko seietan iritsiz. Goierriko lurrak 1808ko azaroaren 5ean igaro zituen Napoleon Bonapartek, Gasteizerako bidean. Euskal Herri oso-osoa bere menpe zegoen, Hegoko lau herrialdeak barne. Herriek harrera arranditsuak egin zizkioten, pasaeran. Zumarragara iritsi zenean, udalak ohiturazko ezpata-dantza egin zion enperadoreari, 30 dantzarik dantzatua. Egoera nahasia zen, ordea; frantsesen aldeko giroaren tartean, aurkakoa ere bazen. Hala, arrazoi pisuzkorik gabe dantzara joaten ez zen dantzariari 8 errealeko isuna jarriko ziola mehatxu egin zuen udalak. Egonezina handiagoa ere bazen. Kondairak dioenez, Pildain gerrillariak Napoleon Bonaparte hiltzeko asmoa zeukan, Zumarragatik pasatzen zenean. Asmoa bertan behera utzi behar izan zuen, eskolta indartsua zeramalako enperadoreak. Urrun samarretik tiro [...]
1808an, Napoleon Bonaparte enperadore frantziarrak Goierri zeharkatu zuen, matxinatu zitzaizkion Espainiako lurrak menderatzera zihoala. Zumarragan ezpata-dantza egin zioten, pasaeran. Hura hiltzeko saiakera bat ere izan zen.
Duela berrehun urte, Europako eta seguru asko munduko pertsonaia ospetsuena Goierrin izan zen. Napoleon Bonaparte enperadore frantziarra eskualdetik igaro zen, 1808ko azaroaren 5ean. Kontatzen denez, gainera, ia-ia bertan gelditu zen.
Urte hartan Espainiako gobernua eta Iberiar penintsulako lurraldea Frantziar inperioari atxiki zizkion Napoleonek, bere anaia Jose estatuburu jarrita. Hainbat matxinada izan ziren, eta egoera kontrolatzera joan behar izan zuen, ordea. Baionara azaroaren 3an iritsi zen Paristik, eta Bidasoa ibaia biharamunean gurutzatu zuen, Tolosara (Gipuzkoa) arratsaldeko seietan iritsiz.
Goierriko lurrak 1808ko azaroaren 5ean igaro zituen Napoleon Bonapartek, Gasteizerako bidean. Euskal Herri oso-osoa bere menpe zegoen, Hegoko lau herrialdeak barne. Herriek harrera arranditsuak egin zizkioten, pasaeran.
Zumarragara iritsi zenean, udalak ohiturazko ezpata-dantza egin zion enperadoreari, 30 dantzarik dantzatua. Egoera nahasia zen, ordea; frantsesen aldeko giroaren tartean, aurkakoa ere bazen. Hala, arrazoi pisuzkorik gabe dantzara joaten ez zen dantzariari 8 errealeko isuna jarriko ziola mehatxu egin zuen udalak.
Egonezina handiagoa ere bazen. Kondairak dioenez, Pildain gerrillariak Napoleon Bonaparte hiltzeko asmoa zeukan, Zumarragatik pasatzen zenean. Asmoa bertan behera utzi behar izan zuen, eskolta indartsua zeramalako enperadoreak. Urrun samarretik tiro egin beharra zeukan, 150 bat metrotik; eta, garai hartako armekin, jotzeko modurik ez, aidanez.
Biharamunean Gasteizen zen Napoleon.