Legazpiko PSE-EEk webgune berria du
Legazpiko PSE-EE alderdiak bere webgunea berritu du: socialistasguipuzcoanos.com/legazpi. Zaharrak baino itxura erakargarriagoa du eta edukiak berritu dituzte. Bertan, albisteak, agenda politikoa, bideoak eta udal talde sozialistaren dokumentuak ikus daitezke. Legazpiko sozialistak Facebook, Twitter, Google+ eta Youtuben ere badaude. Gainera, nahi dutenik albisteak posta elektronikoz jasotzeko aukera dute.
Sozialisten helburua herritarrekin harreman zuzena izatea da. Hauteskunde programa ere herritarrekin egin nahi dute. Legazpiarrek pselegazpi@telefonica.net posta elektroniko helbidera bidal ditzakete euren proposamenak. 630 38 68 72 telefono zenbakira deitzeko aukera ere badute.