Ormaiztegiko zubi berria eraikitzen
Albiste izan zen… duela 20 urte
Ormaiztegiko zubiak 150 urte bete zituen iaz, eta ekitaldi ugari antolatu zituzten urtemuga hura ospatzeko. ...
Albiste izan zen… duela 20 urte
Ormaiztegiko zubiak 150 urte bete zituen iaz, eta ekitaldi ugari antolatu zituzten urtemuga hura ospatzeko. Haren burdinezko egitura bereziak eta 36ko Gerran bota eta ondoren berreraiki izanak, balio historiko handia ematen diote. Hori dela eta, ondare izendatu eta mantentzea erabaki zuten herritarrek, herri galdeketa baten bidez.
Zubi zaharrak, ordea, ez zituen egungo tren garraioak eskatzen zituen baldintzak betetzen. Eta hura mantendu nahi bazen, ezinbestekoa zen trena ibiltzeko beste zubi bat egitea. Zubi berri horrek, 20 urte beteko ditu aurten. Izan ere, 1994an hasi zituzten azpiegitura berria egiteko lanak. Goierritarra aldizkariak 64. zenbakian (1995ko otsailak 10ekoa) argitaratu zuen lanen inguruko artikulua.