
Beasaingo udal euskaltegia egiten ari den Ttakun-ttakun lehiaketako lehen pertsonaiaren inguruko hiru pistak eman dituzte. Musikari goierritarrak dira pertsonaia ezkutuak, denak emakumeak. Hauek dira lehen pertsonaiaren inguruko hiru pistak:
- Beasainen jaio zen 1987an
- 2016ko maiatzaren 5etik 8ra Donostian izango den jaialdi garrantzitsu baterako aukeratu dute berak sortutako kanta bat.
- Jaialdi horretan gazteak izango dira protagonista.
Erantuznak honako bideetatik eman daitezke:
– Postaz: euskaltegia@beasain.eus
– Udal euskaltegiko
blogean
– Beasaingo Udaleko
webgunean