Lekeitioko (Bizkaia) jaietan topo egin zuten Iñaki Etxaniz Gainzuri ikastetxeko zuzendariak, Eñaut Zubikarai Realeko atezainak eta Amets Arzallus bertsolariak. Etxaniz irakaslea dela jakin zutenean bere eskolara joateko prest agertu ziren
Lekeitioko (Bizkaia) jaietan topo egin zuten Iñaki Etxaniz Gainzuri ikastetxeko zuzendariak, Eñaut Zubikarai Realeko atezainak eta Amets Arzallus bertsolariak. Etxaniz irakaslea dela jakin zutenean bere eskolara joateko prest agertu ziren biak ala biak. Telefonoak trukatu, eta egunak argitu egin zuen.
Biharamunean Etxaniz ez zen lagun berriei hots egitera ausartu, baina gauzak zer diren, Zubikaraik mezua bidali zion proposatutakoari data jartzeko eskatuz. Aurreko ostiralean konfirmatu zieten data.
Hitza atzo bete zuten eta nola bete ere Urretxuko Labeaga aretoa. Lehen Hezkuntzako haurrek bertsoetan egin zieten ongi etorria eta Etxanizek berak ere bertsoetan aritu zitzaien. Galderak egiteko tartea ireki, eta hala zuzendariak nola ikasleek beren jakin-mina asetzeko aukera izan zuten.
Arzallusek eta Zubikaraik euskaraz bizi direla kontatu zieten Gainzuriko ikasleei. Bazkari batean elkar ezagutu, eta orduz geroztik lagun-lagunak direla azaldu zieten.
Zubikaraik Realean ere euskaraz egiten duela esan zien ikasleei, batik, bat, euskaraz dakiten taldeko kideekin.
Zubikaraik Realeko atea zaintzen ekin zion denboraldiari. Orain Geronimo Ruli argentinarraren ordezkoa da. Amets Arzallusek Euskal Herriko azken bertso txapelketan txapela jantzi zuen. Futbolean ere aritzen da Arzallus, eta, atzo, Gainzuriko haurrei kontatu zienez, Real zale amorratua da.
The post
Atezaina eta bertsolaria taula gainean appeared first on
Otamotz.