'Pertsona naiz, ez transexuala' hitzaldia, Lazkaon
LAZKAO // Gaur, 18:30ean, Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldia egingo dute Lazkaoko Gerriko Txokoan. Transgenero baten senitartekoak dira eta euren bizipenei buruz hitz egingo dute. Hitzaldi hau Gerriko elkarteak ant...
LAZKAO // Gaur, 18:30ean, Marijo eta Maddi Imaz ama-alabek Pertsona naiz, ez transexuala hitzaldia egingo dute Lazkaoko Gerriko Txokoan. Transgenero baten senitartekoak dira eta euren bizipenei buruz hitz egingo dute. Hitzaldi hau Gerriko elkarteak antolatu du, Mugan bizi, mugan sentitu zikloaren barne. Azken hitzaldia datorren asteazkenean izango da: Letizia Morenok Elbarri, baina bizitzeko egarri hitzaldia egingo du.