Bihar ikusgai izango da 'Xalbador, izena eta izana' lana. Etzi 'Iparretarrak belaunaldia. Herriak bizi behar du' dokumentala ikusi eta solasaldia egingo dute.
Iparra Hegoa aste kulturalaren aurretik berotzen joateko, bi dokumental emanaldi antolatu dituzte Seguran aste honetarako. Bihar izango da lehena, kultur etxean, 19:30ean.
Xalbador, izana eta izena dokumentala ikusteko aukera izango da. Xalbadorren senitarteko bat ere izango da emanaldian.
Etzi, berriz,
Iparretarrak belaunaldi. Herriak bizi behar du dokumentala izango da ikusgai, kultur etxean, 19:00etan. Jarraian
solasaldia egingo dute Filipe Bidart, Tote Etxebeste, Panpi Sainte Marie eta Sylvie Garat egilearekin.
‘Xalbador, izana eta izena’. Eneko Dorronsorok zuzendutako dokumentala da, Fernando Aire
Xalbador bertsolariaren inguruan. Bere lau semeen kontakizunetan oinarrituta, Xalbadorren izenaren atzean zegoen pertsona azaleratzen saiatu da Dorronsoro. Ordubeteko iraupena du.
Trailerra ikusgai dago sarean.
‘Iparretarrak belaunaldia. Herriak bizi behar du’. Iparraldeko Iparretarrak talde armatuaren inguruko dokumentala da, Sylvie Garat kazetariak zuzendua. Taldekide izandakoen testigantzak biltzen ditu, eta ordubete inguruko iraupena du.