80 haur talde arituko dira igandean Trebezia Lehiaketan
Trebezia lehiaketa arrakastatsuaren laugarren edizioa igande honetan hasiko da. Lehiaketa honetan LH-ko 2, 3 eta 4. mailetako haurrek har dezakete parte, hiruko taldetan banatuta, eta herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik dago
The post 80 haur talde arituko dira igandean Trebezia Lehiaketan appeared first on Otamotz.
<!–
P { margin-bottom: 0.21cm; }
–>
Trebezia lehiaketa arrakastatsuaren laugarren edizioa igande honetan hasiko da. Lehiaketa honetan LH-ko 2, 3 eta 4. mailetako haurrek har dezakete parte, hiruko taldetan banatuta, eta herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik dago bereziki. Izena emate epea amaitu da dagoeneko, eta aurreko edizioetan izandako bideari jarraipena emanaz talde askok eman dute izena, 80 taldek guztira. “Trebezia lehiaketak erantzun oso ona izaten du urtero, haurrak zain egoten dira noiz iritsiko eta aurten ere oso jendetsua izango da”.
Horrela, kanporaketa saioak martxoaren 1ean eta 8n jokatuko dira, bi igandetan jarraian, arratsaldeko 16:30ean hasiko diren saioetan. “Iaz saioak goiz eta arratsaldez egin genituen, baina nahasmen handia egon zen, eta aurten saio gutxiago baina jendetsuagoak egitea erabaki da, saioak ikusgarriagoak izango diren itxaropenez”. Kanporaketetako talderik onenek martxoaren 15eko finalean hartuko dute parte, eta finalaren amaieran merienda zoragarri bat izango da lehiaketan parte hartzen duten haur guztientzat. Saio guztiak Labeaga aretoan izango dira.
Jakina den bezala, trebezia lehiaketan haurrek euren abilezia erakusteko aukera izango dute horretarako propio prestaturiko froga berezietan. Globoak lehertu, ahoan espageti bat hartuta makarroiak harrapatu, kutxak ordenatu barruan dagoenaren arabera baina ikusi gabe, imintziokako froga, saskibaloia, torlojuak bata bestearen gainean kokatu dorrerik altuena osatu asmoz… Froga denak ere umoretsuak dira oso eta jolas moduan planteatzen dira, azkenean sailkapen bat dagoen arren. “Umeek igande arratsalde dibertigarri bat pasatzea da helburua, berez lehiaketa den arren ez dugu uste umeen artean lehiakortasun handia sustatzen duenik”.
Antolatzaileen esanetan, “haur zaharragoekin, LH 5 eta 6 mailetakoekin, Mingainluze lehiaketa antolatzen dugu, baina Mingainluzeko frogak zailegiak dira haur gazteagoentzat; horretarako sortu genuen Trebezia Lehiaketa, adin horretako haurren aisialdian beste eskaintza bat emateko asmoz”. Formularekin bete-betean asmatu dela behintzat ez dago ukatzerik.
The post 80 haur talde arituko dira igandean Trebezia Lehiaketan appeared first on Otamotz.