Jesus Egiguren eta Karlos Ioldi elkartu ditu Berria egunkariak Lizarrustin, iraganaz, egungo egoeraz eta etorkizunaz hitz egiteko
Berria.eus– 1987ko otsailaren 26a, gaur 28 urte: Karlos Ioldi presoak (HB) lehendakarigai hitzaldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean. Atzean Jesus Egiguren (PSE) zuen, ganberako presidentea. Duela urte erdi bat ikusi zuten berriro elkar; adiskide egin dira. Biak batu ditu
BERRIAk, Ataunen, Lizarrustin.
Donostian bizi dira Jesus Egiguren (Aizarna, Zestoa, 60 urte) eta Karlos Ioldi (Ataun, 52 urte), eta autoan batera etorri dira handik Lizarrustira. Ordubeteko mendi buelta baten ondoren mokadu bat egin dute aterpetxean, solasean. Lehen, “etsaiak” ziren, biek aitortu bezala. Orain dela urte erdi batetik, adiskide. Euskal politikaren garapenaren adibideetako bat da haiena.