EAJk Mikel Serranok Z-BUSaren aferan “gezurra” esan duela dio
Gaur Zumarragako EAJk prentsaurrekoa egin du atzo Mikel Serranok aurkeztutako Z Bus herri barruko autobus zerbitzu berriaren harira. Besteak beste, Iñigo Peñagarikano jeltzaleak Serranok “gezurra” esan duela dio: “Gezurra esan
The post EAJk Mikel Serranok Z Bus-aren aferan “gezurra” esan duela dio appeared first on Otamotz.
“Gezurra esan zuen aurrekontuen osoko bilkuran [2014ko abenduaren 18an] Urretxuk bi herriei zerbitzu emango dien autobus zerbitzu martxan jartzeko interesik ez duela zioenean ”.Gezurra esan zuenaren frogak agertu ditu EAJk. Hain zuzen, Zumarragako Udalean sarrera izan duten zigilua daramaten bi dokumentu eskuan izan ditu. Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak autobus bakarra martxan jartzeko lantalde bat osatzeko eskaera egiten dion dokumentua eta gogo hori berresten duen bigarren dokumentu bat ere aurkeztu du Peñagarikanok eta “gezurra frogatutzat” eman du. Jeltzaleek agintaldi osoan autobus zerbitzua jartzeko proposamena egin dutela esan dute eta proposamen hori garestitzat eta ez beharrezkotzat jo duela alkateak. Aurrekontuen osoko bilkuran autobusa martxan jartzeko diru saila ezarri izanak harritu egin zituela esan du Peñagarikanok, “harritu eta asaldatu”. Udalbatzarraren ondoren ingumen batzordean informazioa eskatu zuten, bertan mugikortasuna lantzen ari baitziren. Hor ere harridura,
“inork ez baitzekien ezer ere autobusari buruz, ezta PSE-EEko bozeramaileak ere. Are gehiago, gaur bertan Zumarragako Udaleko idazkariari deitu diogu eta honen inguruan ezer ez dakiela esan digu”.Horrenbestez, autobusaren gaia “alkateak landutako gaia delakoan gaude, alderdikideek ere ez dakite ezer”. Jeltzaleek nolako zerbitzua izango den, ibilbideak zergatik ez diren eztabaidatu, zergatik Zumarragari bakarrik emango dion zerbitzua eta ustiapena esleitzeko lehiaketa publikorik zergatik ez den egin galdetu dute, 45.000 diru saila da. Alkateak atzoko aurkezpenean Urretxurekin batera autobus zerbitzua eskaintzeak zerbitzu berari eraginkortasuna kenduko liokeela esan zuen. Jeltzaleek ibilbideak diseinatuz gero, “ez liratekeela luzeagoak izango” uste dute. Serranok beste arrazoi bat ere eman zuen, herri arteko autobusa izan beharko lukeela eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuduntza litzatekeela. Jeltzaleek hala dela esan dute, baina “zein arazo dago aldundiarekin hitz egiteko? Serrano ez bada gai, kanpoan geratu, eta besteok konponduko dugu hori”. Alkatearen eskrupulu eza “Alkatearen eskrupulu eza” salatu du Peñagarikanok,
“gurea den proposamen bat lapurtu eta bere egiteko printzipio demokratiko guztiak hautsi eta bere irudia saltzeko. Zumarragan Francoren garaitik ez da halakorik gertatu. Mikel Serranoren obsesio bakarra komunikabideetan bere irudia sustatzea da, horretarako udaleko lanak bazter utzi behar baditu ere”.Datozen egunotan EAJk Zumarragaren egoerari buruzko dokumentu bat kaleratuko duela iragarri du, bide batez, Peñagarikanok:
“Zumarraga bailarako herririk txiroena dela agertuko dugu Lanbide eta Eustateko datuak aintzat hartuta. Ez dugu alarmarik sortu nahi, baina egoerari aurre egin nahi badiogu elkarlana ezinbestekoa dela uste dugu, beste harreman eredu bat bultzatzea, alegia. Are gehiago, bestelako umiltasun maila bat ezinbestekoa da; hain zuzen, une honetan Mikel Serranok ez duen umiltasun maila”.The post EAJk Mikel Serranok Z Bus-aren aferan “gezurra” esan duela dio appeared first on Otamotz.