Zumaiako Saria izango da txapelketako lehenengo proba puntuagarria. Etzi Lehendakari Txapelketako lehen proba izango dute, Ereñon (Bizkaia).
VII. Zumaia Saria jokatuko da bihar, eta bertan izango dira Ampo Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeko hainbat kide. Lasterketa 10:00etan hasiko da, eta sei buelta eman beharko dizkiote ibilbideari. Guztira 112,5 kilometro osatuko dituzte.
Euskaldun Txapelketa osatzen duten hemezortzi lasterketetako lehena izango da biharkoa.
Bestalde, etzi
Lehendakari Txapelketa hasiko da Ereñon (Bizkaia). 105,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. Ibilbidean bi mendi puntuagarri daude: Narbaniz eta Natxitua. Hemeretzi lasterketak osatzen dute Lehendakari Txapelketa, eta etzikoa izango da lehen proba puntuagarria.
Ampo taldeko juniorrek, berriz, errepideko denboraldia hasiko dute etzi Eibarren (Gipuzkoa). 78 kilometroko ibilbidea osatuko dute, bidean San Migeleko gaina pasata.