
Aldundiak autobus zerbitzua berritu du eta legazpiarrak igandean estreinatuko dute. Zerbitzu berriari esker, Eskoriatzara arteko bidea egin ahal izango da, bai Zumarragatik pasata eta bai Oñatitik pasata. Zumarraga norabidean (Zumarraga-Antzuola-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza), lehen autobusa 05:30ean izango da eta azkena 23:25ean (astelehenetik ostiralera). Larunbatean lehena 07:00etan izango da eta azkena 01:30ean. Igande eta jai egunetan, berriz, lehena 09:00etan eta azkena 23:00etan.
Kontrako norabidean (Oñati-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza) lehen autobusa 06:15ean izango da eta azkena 23:40ean. Larunbatetan, lehena 08:00etan eta azkena 01:00etan. Igande eta jaiegunetan, lehena 10:00etan eta azkena gauerdian. Autobusak ordu erdiro izango dira. Informazio gehiago nahi duenak, lurraldebus.eus webgunean aurkituko du.