Ostegun arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urretxuko udaletxean. Bi izan ziren erabaki nagusiak: udalaren diru-laguntzen programa arautzen dituzten oinarriak onartzea eta Urretxu 2020 sozietatearen maileguaren subrogazioa onartzea. Diru-laguntzak Ongizate, Euskara,
Ostegun arratsaldean osoko bilkura egin zuten Urretxuko udaletxean. Bi izan ziren erabaki nagusiak: udalaren diru-laguntzen programa arautzen dituzten oinarriak onartzea eta Urretxu 2020 sozietatearen maileguaren subrogazioa onartzea. Diru-laguntzak Ongizate, Euskara, Kultura eta Kirol sailek ematen dituzte. Jon Altolagirre Ongizate zinegotziak bere sailak bost laguntza mota emango dituela esan zuen: 15.500 euro gizate arloan lan egiten duten elkarteei, 40.000 nazioarteko laguntzetarako (garapen bidean dauden herrialdeetako egitasmoak, larrialdi laguntzak eta herrialde horietan lagundu nahi duten herriko gazteentzat bekak), 1.000 euro herriko familia txiroei udal tasak ordaintzen laguntzeko, 2.500 euro drogamendekotasun arazoak dituztenentzat eta arriskuan dauden nerabeentzat eta 6.200 espetxeetan senitartekoak dituzten familientzat.
Euskara eta Kultura arloan ere bost diru-laguntza mota daude. Aitor Otegik eman zuen hauen berri. Kultur elkarteek 117.000 euro jasoko dituzte. Euskararen erabilera eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna bermatu beharko dituzte diru-laguntzak jasotzeko. Bestalde, 1.800 euro egongo dira film laburrak eta bideoklipak egin nahi dituztenentzat eta 4.500 ekitaldiak antolatu nahi dituzten tabernarientzat. Horrez gain, Udalak 2.500 euro banatuko ditu barnetegietara edo udako ikastaroetara joaten direnen artean. Bukatzeko, 1.500 euro egongo dira denden eta enpresen irudi korporatiboa, errotuloak eta webguneak euskaratzeko.
Diru-laguntzen gaiarekin bukatzeko, Jorge Andueza zinegotziak kirol arloko laguntzen berri eman zuen. Elkarteen artean 44.800 euro banatuko dituzte eta kirol jarduera berezietarako 15.000 euro egongo dira. Testu eta kartel guztiak Euskara teknikariaren eskutik pasako dira, euskararen erabilera zuzena bermatzeko. Bildu, EAJ eta Hamaikabatek diru-laguntzen oinarriak onartu zituzten eta PSE-EE abstenitu egin zen.
Bestalde, zinegotziek Urretxu 2020 sozietatearen maileguaren titularitatea Udalak hartzea onartu zuten. Tramite hutsa da, sozietatea likidatu ahal izateko. Izan ere, Udala da elkarteko partaide bakarra eta berak ordaintzen du mailegua. Bi milioi euroko mailegua eskatu zen eta 1,27 milioi euro zor zaizkio bankuari.
The post
Urretxuko Udalak diru-laguntza programak onartu ditu appeared first on
Otamotz.