Zumegintzan buru-belarri ari da Zumarragako EH Bildu
Atzo iluntzean Zumarragako EH Bilduk orain artean burututako prozesu parte hartzaileak eman duena aurkeztu zuen. Orain prozesuaren hirugarren fasean sartu dira, jasotako guztiarekin maiatzeko udal hauteskundeetarako herri programaren zirriborroa
The post Zumegintzan buru-belarri ari da Zumarragako EH Bildu appeared first on Otamotz.
“beste kudeaketa eredu berri batera jo nahi dugu, oraingo eredua ez dugu gustuko eta, pertsonalismoaren ordez, zumarragarrek egindako ekarpenak, kezkak eta lana aintzat hartu nahi ditugu. Jakin badakigu ez dagoela urrezko makilarik, baina Zumarragako EH Bildun buru-belarri sartuta gaude gure herriari eskaini nahi diogun proposamen parte-hartzaile eta gardena diseinatzeko, partekatzeko, eztabaidatzeko eta formulatzeko prozesuan”.Hasieratik Zumarragarekin horrenbesteko lotura duen zumegintza hartu dute sinbolo gisa. Albisuak azaldu duenez,
“gure aiton-amonek euren tailer txikietan ekoizten zituzten saskiak eta gainerakoak salgai jarri aurretik, zumea bildu, ebaki, zuritu, kolorea eman eta ehundu egiten zuten bezalaxe ari gara gu ere taldean lanean”.350dik gora proposamen Pozik daude inkestak izandako harrerarekin. 219 erantzun jaso dituzte, eta erantzun horietan guztietan 350 proposamenetik gora bildu dituzte. Oro har, Zumarragarako ase betetze maila ez da positiboa: %72 ez dago batere pozik. Arlo bakar batek ez du nahikoa gainditzen (herri eredua eta hirigintza, kultura eta euskara, sozioekonomia, gizarte eredua, kirola, gazteria eta ingurumena). Okerren baloratutako arloak ingurumena (%83k txartzat edo oso txartzat jotzen dute) eta udalaren kudeaketa eredua dira (%77k txartzat edo oso txartzat jotzen du). Ekarpenak arlo ezberdinetan eta Zumarragako kale ezberdinetatik (28) jaso dituzte. Ekarpen horien baitan proposamen zehatzak egin dizkiete zumarragarrek. EH Bilduren jarduna baloratzeko ere eskatu diete, eta jendearekin gehiago hitz egitea edo komunikazioa hobetzea eskatu diete. EH Bilduko kideek argi baino argiago ikusi dute zumarragarrei hitz egiteko eta parte hartzeko aukera ematen zaienean zer esana badutela eta herriko jardunean parte hartzeko gogoa agertzen dutela. Taldean ari dira lanean. Aitor Garmendiaren esanetan, “koalizio fasea gainditzen ari gara eta fronte zabal batera goaz”. Egiten ari diren lan hau guztiaren jomuga ez dira udal hauteskundeak, epe luzerako ari dira lanean, izan ere, hauteskunde ondorenean egokitzen zaien tokia udal gobernua edo oposizioa izan, Zumarragarako beste eredu bat diseinatzen jarraituko dutela diote. Edonola ere, datozen hauteskundeetan, alkatetzara iristeko inoiz baino aukera gehiago dutela adierazi du norbaitek inkestan, horretan sinistu eta aurrera egiteko eskatu ere. EH Bildukoek aho batez esan zuten atzo baietz, sinisten dutela. Datorren asteartean Goierriko Hitzan EH Bilduk jasotako proposamenak aletuko ditugu. The post Zumegintzan buru-belarri ari da Zumarragako EH Bildu appeared first on Otamotz.