Egun Goierriko ESI egituran dagoen Zumarragako Ospitaleak 30 urte bete zituen iaz, eta hainbat ospakizun ekitaldi egin dituzte. Orain, ospital horretako pediatria sailaren 30. urteurrena izan dute gogoan, gaur goizean,
Egun Goierriko ESI egituran dagoen Zumarragako Ospitaleak 30 urte bete zituen iaz, eta hainbat ospakizun ekitaldi egin dituzte. Orain, ospital horretako pediatria sailaren 30. urteurrena izan dute gogoan, gaur goizean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan egin duten ekitaldian. Urte hauetan guztietan bertako langile izan direnei, pazienteei eta batez ere bertan jaiotako umeei omena eta esker ona azaldu dizkiete.
Aurrena, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariak, ospitalearen sorrera garaiak izan ditu gogoan. “Hemen ospitale bat egitea ez zen erraza izan, baina lortu zen. Garai hartan pediatria sail bat izatea ere ez zen batere ohikoa, baina hori ere lortu zen”. Hain zuzen ere, horrelako zerbitzu bat etxetik gertu izatearen garrantzia azpimarratu du Etxeberriak, eta hori “baloratu beharrekoa” dela.
Haren ondoren, Javier Calzada Pediatria saileko buruak hartu du hitza. Zumarragako ospitalearen eta pediatria sailaren historia eta ibilbidea azaldu ditu. Haserako langile haiek hartu ditu gogoan: “Ezerezetik sortu zuten pediatria zerbitzu bat, denborarekin kalitateagatik eta gertutasunagatik nabarmendu dena”.
Lehen umeei omenaldia
Goierriko ESIko pediatria sailean, 900 ume inguru jaiotzen dira urtero. Duela 30 urte, zerbitzu hau eskaintzen hasi zirenean, bertan jaiotako lehen bi haurrak omendu dituzte gaurko ekitaldian: Jose Miguel Carton eta Josune Uribesalgo. Biei, Josu Maroto marrazkilariak egindako ilustrazio bana oparitu diete.
Bestalde, pediatria zerbitzuaren 30. urtemuga dela eta antolatu duten marrazki lehiaketako sariak ere banatu dituzte.
Ekitaldia bukatzeko, Joaquin Fuentes mediku ezagunak haurren osasunari eta pediatria zerbitzuen garapenari buruzko hitzaldia egin du, han bildutakoen artean.
The post
Goierriko ESIko pediatria sailaren 30. urtemuga ospatu dute appeared first on
Otamotz.