Bittor Agirre bertsolari legazpiarra omenduko dute larunbatean
Larunbatean, Bittor Agirre bertsolaria omenduko du Brinkolako Arriurdin elkarteak. 12:30ean Ximon Azarola eta Jesus Alberroren aldeko meza egongo da auzoko ermitan. Ondoren, mokadutxoa jango dute eliz atarian, Arratola Music Band taldeak alaituta. Bukatzeko, bazkaria egingo dute Armuño elkartean. 70 lagun eta senitarteko elkartuko dira. 18 lagunek idatzitako bertsoak eskainiko dizkiote eta ondoren musika saioa egongo da.