Ostiraletik aurrera, denda berriak 'Dendak aktibatu' egitasmoan
Legazpiko Udalak Dendak aktibatu egitasmoa abian jarri zuen udazkenean, lokal hutsak erabiltzeko, bere alokairua bultzatzeko eta merkatariei bultzadatxo bat emateko. Merkatariei lokal hutsen erakusleihoak erabiltzeko aukera eman zieten. Azken hilabeteetan zortzi saltokik euren produktuak erakutsi dituzte beste horrenbeste erakusleihotan eta ostiralean aldaketa egongo da. Hemendik aurrera sei erakusleiho bakarrik egongo dira, egitasmoak bere helburuetako bat lortu baitu: Ekei lokala alokatu egin dute.
Ostiraletik aurrera Tessaik Compro Ororen lokala erabiliko du, Kailasek Laubidekoa, Attikok Zuk Eskuzena, Nahigok Dena 100era dendako erakusleiho nagusia, Leo estetikak erdikoa eta Idoia Oinetakoakek ezkerrekoa.