
Martxoaren 11n, 19:00etan, Legazpiko Udalak herriko mapa toponimiko berria aurkeztuko du. Ekitaldia udaletxeko areto nagusian izango da eta herritarrak gonbidatuta daude. Aurkezpenean Rakel Puente Merkataritza, Kultura eta Komunikazio zinegotziak, Dunba Argitalpenak enpresako Felix Mugurutzak eta Burdinola elkarteko Jose Luis Ugartek parte hartuko dute.