
Martxoaren 8a dela eta, aste honetan Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko saio berezia egin dugu Bixi-Bixin, Goierriko Hitzakoekin elkarlanean. Miriam Luki kazetariak gidatuta, Seguran aurkeztu berri duten berdintasun planaren (2015-2018) inguruan hitz egin dute Idoia Lopetegi berdintasun zinegotziak,
Estibaliz Ripa Segurako zeharkako gaien teknikariak eta
Ane Arrieta Segurako Bilgune Feministako kideak.