Bizikidetzaren inguruko bigarren saioa etzi da
LAZKAO // Bizikidetza artearen bidez landuz egitasmoaren bigarren saioa etzi, igandea, izango da, gaztelekuan. Ikertze Kultur Elkarteak Maider Urretabizkaia artista lazkaotarraren laguntzarekin antolatutako ekintza da, eta 12 urtetik gorako edozein her...
LAZKAO // Bizikidetza artearen bidez landuz egitasmoaren bigarren saioa etzi, igandea, izango da, gaztelekuan. Ikertze Kultur Elkarteak Maider Urretabizkaia artista lazkaotarraren laguntzarekin antolatutako ekintza da, eta 12 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu dezake. Etziko saioan, horma-irudi «handi samar bat» margotuko dute eta herritarren parte hartzea eskatu dute. 17:30erako egin dute deialdia.