
Datorren astean ospatuko dute. Aurtengo gaia berdintasuna izango da. Lanbideek generorik al dute? al dute lemapean, lanbide ezberdinetan aritzen diren pertsonek hitzaldiak emango dituzte. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek Endika Soto erizainaren eta Arcelor-Mittal enpresako garabi batean lan egiten duen Pui Zalduendoren bisita jasoko dute. 3. eta 4. mailakoak Pilar Garcia suhiltzailearekin eta BM enpresan lan egiten duen Rober Rodrigorekin elkartuko dira. 5. eta 6. mailakoek, berriz, Irene Paredes futbolariarekin eta Josema Berrocoso Haur Hezkuntzako irakaslearekin hitz egingo dute. Haur Hezkuntzako ikasleak baserritar batekin elkartuko dira.
Gainera, Haur Hezkuntzakoek ginkana batean parte hartuko dute: mahai bat bazkaltzeko jantzi eta ondoren jaso egingo dute, arropa zintzilikatu, jaso eta tolestuko dute, Ikeako mahai eta aulki bana muntatuko dituzte, kanpin dendan bat muntatu, koltxoneta bat puztu eta ohea egingo dute, botoi bat josiko dute eta erratza eta zoru-garbigailua pasako dituzte.
Bukatzeko, ostiralean eskolako kamiseta moreak jantziko dituzte eta giza katea egingo dute. Ikastetxea eta plaza lotuko dituzte. Udaletxeko balkoian pankarta bat jarriko dute, emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde. Bukatzeko, txokolate-jana egingo dute plazan bertan.
Gurasoek ere giza katean parte hartzeko aukera edukiko dute. Gainera, hitzaldi bat antolatu dute eurentzat. Ostegunean izango da, 18:30ean, ikastetxeko jangelan. Goierri Garaiko berdintasun teknikariak emango du.