Stock azoka ari dira egiten Ordizian 'Udaberrian Martxan' egitasmoaren barruan
Plazan eta saltokietako atarian jarri dituzte produktuak merkatariek
Ordiziako Udalak antolatuta eta Ordizian merkatari elkartearen eta herriko saltoki batzuen laguntzarekin stock azoka ari dira egiten Plaza Nagusian eta denda batzuetako atarietan. Guztira 19 denda ari dira parte hartzen stock azokan, Udaberrian Martxan egitasmoaren barruan egiten ari diren Udaberrian Moda Martxan ekintzan.
Gaur eta bihar egun osoan egongo da stock azoka, gaur arratsaldean 16:30etik 20:00etara eta bihar 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Plazan beren produktuak jarri dituzten dendak bederatz dira guztira: Ness, Bakas, Matti, Profirio Fernandez, Mirentxu, Igabe, Ttipi-Ttapa, Sehaska eta Bide. Herriko beste 10 denda, beren produktuak denda atarira ateratzera animatu dira: Lena, Vicuña, Narai, Vicuña Sport, Kixmi, Oskarbi, Goofi, Palomo, Kif, eta Irurena. Kale azoka (saltokien aurrean egiten ari direna) 16:30etik 20:00etara bitartean egingo dute gaur eta bihar arratsaldean, eta bihar goizean 10:00etatik 13:00etara.
Stock produktuak jarri dituzte merkatari guztiek bezeroen eskura, eta saltokietan udaberriko denboraldi berriaren aurkezpena ere egingo dute. Horrez gain, Plaza Nagusian, 0 eta 6 urte bitarteko umeentzat haur txokoa jarriko dute. Stock azokak Udaberria Martxan egitasmoaren barruan asteburu honetarako antolatu dituzten gainerako ekintzen osagarri izan nahi du: antzerkia, kontzertuak, Amets Bideren emanaldia, Ahoz Aho jaialdia…
[nggallery ID=146]












