Osinalde Elkarteko mus txapelketa jokatuko da bihar
GABIRIA// Osinalde Elkarteko mus txapelketa egingo dute Gabirian, bihar. Hasiera 21:00etan izango da, eta izen ematea ordu erdi lehenago bukatuko da. Sarien artean, arkume bat eta bi xanpain botila, bi legatz eta bi ardo txuri botila daude. Bestalde, ...
GABIRIA// Osinalde Elkarteko mus txapelketa egingo dute Gabirian, bihar. Hasiera 21:00etan izango da, eta izen ematea ordu erdi lehenago bukatuko da. Sarien artean, arkume bat eta bi xanpain botila, bi legatz eta bi ardo txuri botila daude. Bestalde, bikote parte-hartzaileen artean produktuz beteriko bi saski zozkatuko dituzte. Izen ematea 20 eurokoa izango da bikoteko, eta 18 urtetik beherakoentzat 10.