Astelehenean erabakiko dute Olaria saria nori eman
Astelehenean jakingo da Legazpiko Udalak nori eman behar dion aurten Olaria saria. Epaimahaia eguerdian bilduko da. Epaimahaiko kideek dagoeneko badute herritarrek aurkeztutako hautagaien zerrenda. Hauek dira hautagaiak: Migel Altolagirre (Ilintxa futbol taldeko lehendakari ohia), Asier Iriondo (bertsolaria), Gabonetako jaiotza egiten duen taldea, Iratzarri emakume elkartea, Alaitasuna errondaila, Sorgintxulo aisialdi taldea eta Telleriarteko Txirrindulari Elkartea. Aurtengo epaimahaiko kideak alderdi politikoen ordezkariak, Kepa Urtzelai alkateak, iazko irabazlea (musika banda), Muruazpi elkartea, Ilinti merkatari elkartea eta Garagune dira. Olaria saria herriaren alde lan egin duten pertsona edo elkarte bati ematen diote. Saria jaietan ematen dute. Santikutz egunean, hain zuzen ere.