2008ko krisi orokorrari, sektore eolikoak izandako inbertsioen murrizketari eta azpiegiturak erre izanari autre egin ostean, iaz lortutako emaitza onengatik saritu du Gipuzkoako Bazkundeak Beasaingo enpresa. Eguerdian egin dute sari banaketa.
Indarrek 129 milioi euroko salmentak ditu, %85 esportatu egiten du eta Euskal Herriko makina elektriko birakarien ekoizle nagusia da. Energiarekin lotutako sektore ugaritzan aritzen da, eta egoitza nagusia Beasainen duen arren, AEBtan eta Mexikon ditu ekoizpen planak. Horrez gain, beste 30 merkataritza delegazio eta zerbitzu teknikoa emateko 25 zentro ditu Europan, Amerikan eta Asian.
Indar enpresa 1940an sortu zuten Ormazabal eta Larrañaga familiek, eta gaur egun Ingeteam taldeko kide da. Enpresaren sorreraren 75.urteurrena ospatuko dute aurten.
Legorretako Ederfil Becker
Sari nagusiaz gain, beste atal batzuetan ere banatzen ditu sariak Gipuzkoako Bazkundeak, eta horien artean Legorretako Ederfil Becker enpresa saritu dute industriako enpresa ertain edo txiki bezala.