Lazkaon hasi, eta Lazkaomendin barrena Zaldibiatik igarota, Gaintzan zehar izango da zirkuitua
Goierriko II. Rallyesprintak partaidetza mardula izango du. 74 talde daude izena emanda, horietatik asko goierritarrak: Iñigo Alustiza-Rodolfo del Barrio, Xabat Goikoetxea-Ander Romaratezabala, Mikel eta Joseba Berasategi, Iker Juez-Mikel Gil, Iñigo Izuzkitza-Jon Agirre, Eñaut Igartzabal-Patxi Agirre… Euskal rallyesprint txapelketarako baliagarria izango da, baita erregularitateko Sport lehiaketarako ere.
Bestetik, Goierrin izango dira Joxe Labaka-Aitor Otaegi azpeitiarrak ere, martxoaren lehenean Gabirian irabazi ondoren. Aingeru Castro-Alaitz Urkiola, Iban Tarsicio-Iñigo Peña, Gorka Antxustegi-Xabat Urresti dira, besteak beste, irabazteko faborito.
Lasterketa nagusirako 61 auto daude, eta beste 13 auto klasikoen sailean kokatu dituzte, Pre-83 koparako. 1977ko Seat 124 FL bat, urte bereko Ford Escort bat, Porsche 911 T bat… daude. Baita Renault 5 Alpine Turbo bat edo Opel Manta bat ere.
Goierriko I. Rallyesprinta 2013an jokatu zen, ibilbide berean. Lazkaoko San Benito ikastolaren 50. urteurrenean antolatu zen orduan./Eduardo Maturana
Rallyesprinta bihar (larunbata, martxoak 14) 15:00etan hasiko da, Lazkaoko hilerri parean (Lazkaomendiko aldapan). Lazkaomendi igo, Mirandako aldapa pikotik Zaldibiara jaitsi, Larraitzerantz igo, eta Gaintzako herri kaskotik igarota, Gaintza-Zaldibia errepidearen barrenean bukatuko da erlojupeko zatia. Hiru pasaera egingo dituzte autoek, bi ordu inguruko tartearekin.
Egiaztapen teknikoen gunea eta parke itxia Lazkaoko plazan jarriko dituzte, goizean. Stop Sanfilippo Fundazioarentzat laguntza bideratuko du Jaizkibel eskuderia antolatzaileak.
Goierri Rallyesprinta 2015 izena emandakoak