Mondeju ikastaroa Ataunen
Mondeju beltza suspertzeko asmoz, mondeju ikastaroa antolatu du Jentilbaratza elkarteak, bihar, martxoak 14.
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak mondeju beltzak egiteko ikastaroa antolatu dubiharko. ...
Mondeju beltza suspertzeko asmoz, mondeju ikastaroa antolatu du Jentilbaratza elkarteak, bihar, martxoak 14.
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak mondeju beltzak egiteko ikastaroa antolatu dubiharko. Pili Barandiaranek emango du ikastaroa. Ataunen egiten den Mondeju Beltza lehiaketan hiru alditan irabazi du Pili Barandiaran ataundarrak.
Jentilbaratza elkarteak urte batzuk badaramatza mondeju beltza suspertu nahian. Lehiaketa antolatu izan du eta orain ikastaroa antolatzeko erabakia hartu du. «Mondeju beltza betidanik ezagutu izan da Ataunen. Belaunaldiz belaunaldi gaurdaino iraun duen bizimodu baten adierazgarri izan da», diote Jentilbaratza elkartetik. Urrats bat gehiago egingo du orain ikastaroa antolatuta. «Janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa dela ikusirik, garrantzitsua deritzogu ikastaro hau antolatzea», diote.
Taloaren adibidea jarri dute: «Gertutik ezagutzen dugu taloaren bilakaera, izan ere, geroz eta jende gehiagok egiten du eta gazteetara ere transmisioa eman dela uste dugu. Gauza bera lortzea gustatuko litzaiguke Ataungo Mondeju Beltzarekin ere».
Bihar, larunbata, hilak 14, izango da ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara, Ataungo Aizkoate elkartean.