San Prudentzio jaiak antolatzeko bilera astelehenean da
LAZKAO // Apirileko San Prudentzio festetako egitaraua eta antolakuntza ari dira ontzen, Lazkaon. Udalak laugarren bilerarako deia egin du. Astelehenean, 19:00etan, udaletxean elkartuko dira Festa Batzordekoak eta herritarrak. Gauza batzuk zehazten ari...
LAZKAO // Apirileko San Prudentzio festetako egitaraua eta antolakuntza ari dira ontzen, Lazkaon. Udalak laugarren bilerarako deia egin du. Astelehenean, 19:00etan, udaletxean elkartuko dira Festa Batzordekoak eta herritarrak. Gauza batzuk zehazten ari diren arren, oraindik ideia gehiago aurkezteko aukera badagoela aurreratu dute udalaren ordezkariek.