UGLEk eta Legazpiko lau enpresak lankidetza hitzarmena sinatu dute
UGLE lanbide heziketa ikastetxeak eta Legazpiko lau enpresak (Arrola, GKN, Bellota eta CIE) lankidetza hitzarmena sinatu dute. Arrola eta GKN Eusko Jaurlaritzaren formazio duala egitasmoan parte hartzen ari dira. Honen bitartez, ikasleek enpresetan praktikak egiten dituzte ikasten ari diren bitartean. Bellotak eta CIEk berriz, euren lan jarduera errobotizatu behar dute eta UGLE euren beharrak asetzen saiatuko da. Guztiek hezkuntza eta enpresa munduek elkarrekin lan egitearen garrantzia azpimarratu dute. Enpresetako ordezkariek gazteei ondo prestatzea gomendatu diete eta epe ertainera goi mailako zikloak egindako gazteak beharko dituztela aurreratu dute. Izan ere, enpresa batzuetan langileen batazbesteko adina oso altua da.