Zuhaitzak landatuko dituzte 173 haurrek Antio inguruan
Zumarragako 36. Zuhaitz Eguna egingo dute bihar Antio baselizaren inguruan. Aurtengoan LH4 eta 5eko 127 haurrek parte hartuko dute eta 46 jaioberrik, nork bere gurasoekin. Haritzak, pagoak, urkiak eta astigarrak
The post Zuhaitzak landatuko dituzte 173 haurrek Antio inguruan appeared first on Otamotz.
Zumarragako 36. Zuhaitz Eguna egingo dute bihar Antio baselizaren inguruan. Aurtengoan LH4 eta 5eko 127 haurrek parte hartuko dute eta 46 jaioberrik, nork bere gurasoekin.
Haritzak, pagoak, urkiak eta astigarrak landatuko dituzte Antioko Interpretazio Zentroko gaineko landan. Udaletik haurrei zein gurasoei botak jantzita eramateko gomendioa egin diete.
Lehenengo hitzordua 10:30ean jarri diete. Ordu horretan Elizkaletik doako autobus zerbitzua abiatuko da Antiora. Landaketa 11:00etan hasiko da eta ordu betean amaitzea aurreikusi dute.
Izenak zuhaitzetan
Behin zuhaitzak landatuta mokadutxoa eskainiko die Zumarragako Udalak parte hartzaileei Antioko Interpretazio Zentroko tabernan.
Autobusak 12:30ean egingo du Zumarragako herrigunerako itzulera bidaia.
Landaketa egiteko palak eta aitzurrak banatuko dituzte gurasoen eta haurren artean.
Jaioberrien izenak jarriko dizkiete zuhaitzei, bakoitzak landatu duen arbolari jarraipena egin ahal izateko. LHko ikasleen izenak ere ipiniko dizkiete, baina haurron kasuan ez du bakoitzak zuhaitz bat izango eta arbolak partekatuko dituzte.
Zuhaitzak landatu eta gero, landaketan parte hartu dutenei agiri bana emango die Zumarragako Udalak.
The post
Zuhaitzak landatuko dituzte 173 haurrek Antio inguruan appeared first on
Otamotz.