Goierriko rallysprinta egingo dute gaur arratsaldean Lazkaon
Motor hotsa nagusi da gaur Lazkaon. Goierriko rallysprintaren bigarren edizioa egiten ari dira. Goizean lasterketetako autoak plazan egon dira eta lazkaotar asko hurbildu dira ikustera. Lehen erlojupeko txanda 15:00etan hasiko da, bigarrena 17:00etan eta hirugarrena 19:00etan. Sariak 21:00etan banatuko dituzte, Lazkaoko pilotalekuan. Autoak Lazkaoko hilerritik irtengo dira eta Lazkaomendi, Zaldibia eta Gaintzatik pasako dira. Sarrerek 10 euro balio dute eta diru guztia Stop Sanfilippo fundazioari emango diote.