Segurarrak Iparra-Hegoa ospatzen ari dira
Gaur goizean azoka egon da eta segurarrek txerri errea jateko aukera eduki dute. Arratsaldean Euskal Herri osotik etorritako gazteek, elkarrekin bazkaldu ondoren, hainbat jokotan parte hartuko dute. 19:00etan taloak eta ardoa dastatzeko aukera egongo da. Ekitaldi hau Kuxkuxtu txarangak alaituko du. Gaurko ekitaldiekin bukatzeko, 23:00etan Lapurdiko Iñazki taldearekin dantzaldia egongo da.
Iparraldeak eta Hegoaldeak elkar besarkatzea helburu duen Iparra-Hegoa bihar bukatuko da. 10:00etan sukalki lehiaketa hasiko da, 11:00etan kale animazioa egongo da eta 12:00etan ekitaldi instituzionala egongo da udaletxean. Iparraldeko eta Goierriko hautetsiek parte hartuko dute. Ondoren, 13:00etan, txakolina dastatzeko aukera egongo da. 14:00etan, Euskal Herriko herrialdeen lotura sinbolizatzen duen Gereziondoko Ekitaldia egingo dute. Iparra-Hegoak 20 urte bete ditu eta herrialde bakoitzeko 20 urteko gazte banak parte hartuko du. 20 urte hauetako gonbidatu bereziek ere parte hartuko dute. 14:30ean bazkaria egingo dute, Kuxkuxtu txarangak alaituta, eta ondoren sukaldaritza lehiaketako sariak banatuko dituzte. Bukatzeko, Mutxiko dantzak egongo dira.