Zeraingo gazta eta sagardo berriak aurkeztu dituzte
Gaur eguerdian Zeraingo gazta eta sagardo berriak aurkeztu dituzte, herri museoan. Aurtengo ekitaldiko gonbidatu berezia Domingo Merino izan da, Aldundiak Fraisoroko laborategian martxan jarri duen sagardoaren kata paneleko arduraduna. Koldo Lizarralde Aldundiko Nekazaritza zuzendariak, Batis Otaegi Arantzazuko artzain eskolako zuzendariak, Haritz Iztueta alkateak eta Jakoba Errekondo Zerain Dezagun fundazioko teknikariak ere parte hartu dute. Ondoren, sagardo eta gazta berriak dastatu dituzte. Aurkezpena hasi aurretik, tailer bat egon da museoan bertan. Hurbildu direnek Jon eta Martina artzainekin gazta egiteko aukera eduki dute.