Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean
Erabiltzaileen segurtasuna handitzeko GI-632 errepideko Argisaoko tunelaren irteeran, Bergarako norabidean, mezu aldakorreko panel berria instalatuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik. Horretarako, Bergarako norabideko galtzada, Zumarragako eta Urretxuko lotuneen artean,
The post Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean appeared first on Otamotz.
Erabiltzaileen segurtasuna handitzeko GI-632 errepideko Argisaoko tunelaren irteeran, Bergarako norabidean, mezu aldakorreko panel berria instalatuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bidegik. Horretarako, Bergarako norabideko galtzada, Zumarragako eta Urretxuko lotuneen artean, erabat itxiko da martxoaren bihartik etzirako gauean; 22:00etatik 06:00ak arte.
Galtzada ixtearen ondorioz, GI-632 errepidetik doazen erabiltzaileak eta Urretxura, Legazpira edo Bergararako aldera joan nahi dutenek, errepide zaharretik egin beharko dute (Zumarragatik, GI-2632). Desbideratzea behar bezala seinaleztatuta egongo da.
The post Argisaoko tunela, Bergarako norabidean, itxita egongo da bihar gauean appeared first on Otamotz.