Igogailua apirilerako martxan
San Gregorio eta Esteban Orbegozo lotuko dituen igogailuan lan mekanikoak amaitu dituzte eta zati elektrikoan ari dira orain. Igogailuak 11 metroko altuera igoko du. Mikel Serrano alkateak hilabetean igogailua martxan
The post Igogailua apirilerako martxan appeared first on Otamotz.
San Gregorio eta Esteban Orbegozo lotuko dituen igogailuan lan mekanikoak amaitu dituzte eta zati elektrikoan ari dira orain. Igogailuak 11 metroko altuera igoko du. Mikel Serrano alkateak hilabetean igogailua martxan egongo dela esan du. Zumarragako goiko eta beheko guneak lotzeaz gain, goiko auzoetako bizilagunek eskailera bakar bat igo gabe egin ahal izango dituzte joan etorriak. Izan ere, igogailuaz gain, Zumarragako Udalak arrapalak ipiniko ditu egun eskailerak dauden tokian. Hori guztia, Zumarragako irisgarritasuna hobetzeko planaren barruan dago.
Irisgarritasunari lotutako lan bati baino gehiagori ekin diote gaur bertan Zumarragan. Guztien artean Antiokoa da nabarmenena, “ez horrenbeste aurrekontuagatik (12.000 euro), zumarragarrentzat ermitak duen balioagatik baizik”, esan du Serranok. Gaur, ermitaren atzeko aldean zuloa egiten hasi dira eta bertan atea jarriko dute. Ate hori baselizaren sarrera irisgarria izango da. Hamar egunen buruan lanak amaituta, eta erabiltzeko moduan egongo da, alkatearen hitzetan, “Aste Santurako”.
The post Igogailua apirilerako martxan appeared first on Otamotz.