Iparra eta Hegoa, gereziondoak batuta
Aurten 20. urteurrena ospatu dute
Hori dela eta, Iparra Hegoa ekitaldia “adibide garrantzitsua” dela azaldu zuen. Segurako alkate Eluska Gerrikok eskertu egin zuen iparraldekoen bisita, «egun bereziak» izaten direla azalduz. Filipe Aramendi Urruñako zinegotzia ere pozik agertu zen bi herrien arteko elkartasunarekin.
Senidetzeak bultzatzearen garrantziaSegurako plazan landatutako gereziondoa, baita Aiherran, Antzuolan eta Euskal Herriko lurraldeen arteko harremanak irudikatzen dituzten beste zuhaitzak babesteko konpromisoa hartu zuen Udalbiltzak, eta beste asko landa daitezen laguntzea da haien nahia. “Senidetze berriak beste herrietara zabalduz, nazio dimentsioa emanez eta elkarlana bultzatuz”, adierazi zuen Aizpuruak.
«Gure arteko elkar ezagutza eta elkarlana tresna azkarrak dira etorkizunari aurre egiteko» Mertxe Aizpurua, Udalbiltzako lehendakaria.
Udaletxeko ekitaldia amaitu eta, ohiturari jarraituz, gereziondora gerturatu ziren hautetsi eta herritarrak hogeigarren Iparra Hegoa agurtzeko.