Legazpiko Olaria saria, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearentzat
Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak jasoko du aurten Legazpiko Udalaren Olaria saria. Epaimahaiak atzo hartu zuen erabakia. Beste hautagaiak Migel Altolagirre Ilintxaren lehendakari ohia, Asier Iriondo bertsolaria, jaiotza egiten duen taldea, Iratzarri elkartea, Alaitasuna errondaila eta Sorgintxulo aisialdi taldea ziren.
Olaria saria herriaren alde lan egin duen pertsona edo elkarte bati ematen dio Legazpiko Udalak. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak hainbat txirrindulari proba antolatzen ditu. Tartean, Santikutz klasika eta Legazpiko ziklo-krosa.