
Andoni Riaño eta Joxe Mari Beldarrain tolosarrek irabazi dute Beasaingo Arrano kultur elkarteak antolatutako mus txapelketa. Bigarren postuan bi urretxuarrek osatutako bikotea sailkatu da: Xabier Aztiria eta Ruben Arrizabalaga.
Arrano elkartetik jakinarazi dutenez, guztira 80 bikotek parte hartu dute aurten, eta horietatik 50 bikote goierritarrak izan dira. Tolosaldeko 11 bikote lehiatu dira, Sakanako 7 (Nafarroa) eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko beste txoko ugaritatik etorritakoak izan dira guztiak.