Beasaingo EH Bilduk «gezurretan» jarraitzen duela esan du EAJk
Bista Alaiko kasuaren inguruan Beasaingo Udaleko gobernu taldeak egindako adierazpenei erantzunez, EAJk esan du koalizioak «nahita» jarraitzen duela «gezurra esaten», eta «inongo oinarririk gabe eta kalumnia erabiliz akusazioak eta difamazioak» e...
Aurreko astean Beasaingo EAJk egindako adierazpei erantzun zien EH Bilduk, eta horretarako «gobernatzen duten erakundea erabili» dutela esan dute jeltzaleek, «udalaren bitartekoak, udaletxeko webgunea kasu, era alderdikoian erabiliz, gainera», zehaztu dute.
Horren harira Bista Alaiko kasua EH Bilduren «matonismo politikoaren beste adibide bat» dela gaineratu dute eta koalizioa «gezurretan eta sorgin ehizan» ari dela salatu dute, «EAJren aurkako errelatoa elikatzeko».
«Idazkaritza txostenik ez»
Bista Alaiko kasuen inguruan Beasaingo Uri Buru Batzarrak hainbat zehaztapen ere egin ditu, eta esan dutenez, «inoiz ez da udal idazkaritza txostenik izan sustatzaile bati 230.000 euro oparitu zitzaizkiola jasotzen duenik, EH Bilduk hori adierazi bazuen ere».
Gaiaren inguruko txosten juridikoaren prozesu administratiboa «iraungita» dagoela esan dute berriz, eta «alkate jauna behartuta» dagoela «legez prozesua agortuta dagoela adierazten duen ebazpena aurkeztera». Koalizioaren helburu bakarra «min ematea» dela salatu du EAJk.