Elkartasun Astea prestatu dute lehenengoz Beasainen, asteartetik larunbatera
Asteartean eta asteazkenean hitzaldiak egongo dira, eta ostegunean «poteo informatiboa». Azken ostiralarekin bat eginda parodia prestatu dute eta egun handia larunbata izango daBeasainen lehenengoz egingo dute Elkartasun Astea aurten. Datorren astean...
Asteartean eta asteazkenean hitzaldiak egongo dira, eta ostegunean «poteo informatiboa». Azken ostiralarekin bat eginda parodia prestatu dute eta egun handia larunbata izango da
Beasainen lehenengoz egingo dute Elkartasun Astea aurten. Datorren astean izango da, asteartean hasi eta larunbatera arte. Harrera elkarteko kideen hitzaldiarekin hasiko dute asteko ekintzen zerrenda; Espetxetik irten eta gero, orain zer? izenburupean, kartzelatik irten direnen esperientziak entzuteko eta ezagutzeko aukera egongo da. Udaletxeko batzar aretoan egongo dira Harrerako kideak azalpenak ematen, 19:00etan hasita.Asteazkenerako bigarren hitzaldi bat antolatu dute, oraingoan iheslari baten eskutik. Bere esperientzian oinarritutako azalpenak emango ditu, Arrano elkartean, 19:00etan.
Ostegunean, berriz, «jaia eta borroka» uztartuko dituzte eta poteo informatiboa egingo dute iluntzean. Hileko azken ostiraletan egiten duten elkarretaratzearekin bat eginda, preso politikoen egoeraren inguruko parodia iragarri dute. Herrian zehar egingo dute, 19:00etan hasi eta ordu erdiz luzatuta, 19:30ak arte. Ondoren, Bideluze plazan, elkarretaratzea egingo dute, ohi bezala, 19:30ean hasita.
Egun handia larunbata
Elkartasun Asteari amaiera emateko gorde dituzte ekintza nagusiak, eta larunbata izango da asteko «egun handia». 10:00etan Arrano aurrean jarri dute hitzordua, murala margotzeko. Eguerdian emanifestazioa egingo dute, Zubimuzu plazatik herriko plazara.
Bazkaltzeko elkartuko dira ondoren, Loinazko San Martin plaza azpian. Bertara joateko aurrez erosi behar dira txartelak Arranon (langileek 15 euro eta langabetuek 10 euro). Bazkal ostean performanzea egingo dute, «jaia alaitzeko» eta gauean gaztetxean jarraituko du festak.
Presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko helburua dute ekintzek.