Gari Garmendia eta Ane Torres Espainiako txapeldun eta txapeldunorde
Emaitza bikainak lortu dituzte joan den asteburuanTxindoki Jaso atletismo taldeko jubenilek Donostian jokatu den Espainiako pista estaliko txapelketan. Ordiziako taldetik lau atleta lehiatu ziren pisu jaurtiketan eta lan bikaina egin zuten. Gari Garmen...
Emaitza bikainak lortu dituzte joan den asteburuanTxindoki Jaso atletismo taldeko jubenilek Donostian jokatu den Espainiako pista estaliko txapelketan. Ordiziako taldetik lau atleta lehiatu ziren pisu jaurtiketan eta lan bikaina egin zuten. Gari Garmendia idiazabaldarrak Espainiako titulua lortu zuen bigarrenez, oraingoan jubenil mailan; lehen kadete mailakoa zuen. Bost kiloko bola 17.77 metrora bota zuen; marka pertsonala hobetu zuen jaurtiketa horrekin eta klubeko jubenil mailako errekorra ere hobetu zuen, Odei Lopez bere entrenatzailearena gaindituz. Jaurtiketarekin Calin (Kolonbia) jokatuko den munduko txapelketarako gutxieneko 18.00-ko markatik 23 zentimetrora gelditu da. Ekainaren 28ra arte izango du hori lortzeko aukera.
Pisu jaurtiketako emakumezkoen finalean, marka pertsonala hobetu zuen Ane Torresek azken jaurtiketan: 14.02. Euskadiko errekorra jarri zuen, berak aurrez jarritako 13.96-koa gaindituta, eta zilarrezko domina eskuratu zuen.