Koldobike Olabide EAJren Legazpiko hautagaiak bere aurkako kartelak jarri dituztela salatu du
Koldobike Olabide EAJko hautagaiak bere aurkako kartelak jarri dituztela salatu du. Karteletan Olabide kritikatzen dute atez atekoaren aurkako plataformako kidea izanik alkatetzara aurkeztu delako. Bere enpresari EAJren alde egotea eta ingurumena bost axola izatea leporatzen diote.
Olabidek “lotsa gutxi” duela diote, sinatu gabeko karteletan. “Duela gutxi herriaren instituzio subiranoa ukatu zenuen, udaleko gehiengo legitimoa mesprezatuz. Nola aurkeztu zaitezke alkatetzara instituzioetako gehiengo legalak errespetatzen ez badituzu (13 zinegotzitik 7)? Alkate hautatzen bazaituzte, herriak, kargurako ez zarela egokia argudiatuz, zutaz barre egitea bidezkoa izango da beraz. Ala orain alkatetza errespetatu behar al da? Zure arabera denak balio du eta, beraz, onartu egin beharko duzu”.
EAJko hautagaiak prentsaurrekoa emango du astelehen arratsaldean gertaera honen balorazioa emateko.